PORTUGALETE. Meskita bat zabalduko dute, lehenengoz, Portugaleten. Udalak datorren astean emango du horretarako baimena. Mugakoa kalean kokatuko dute, Yolanda eraikinean. Zenbait herritarrek alegazioak aurkeztu dituzte, baina udal taldeak atzera bota ditu. PPk, bestalde, hiri antolamendurako plan nagusia aldatzeko eskatu du, kulturako zentroen kokapena arautzeko.