Duela bi hamarkada izen zen azken lehorte gogorra

Bizkaiak sufritu duen azken lehorte gogorra 1989 eta 1990 artekoa izan zen. Prezipitazioak normalean baino %35 urriagoak izan ziren. Uribarri Ganboa eta Urrunagako (Araba) urtegien maila ohikoaren herenera ere ez zen iristen. Hala, 1989ko urrian hasita, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak ur mozketak egin behar izan zituen. Hasieran, lau orduz falta izaten zen ura. 1990. urtea hastearekin batera, sei ordutara luzatu zuten. Udaberrian euriak normaldu ziren arren, urtegiei kosta egin zitzaien ohiko maila lortzea, eta mozketek 1991ko otsailera arte iraun zuten.

Suteak ere larriak izan ziren 1989ko udazkenean hasi eta 1990eko otsailera. Bizkaian, basoen %20 erre ziren.