Abuztuan Bizkaian neurtutako tenperaturarik altuena.

Abuztuaren 10ean Euskalmetek dituen estazio meteorologikoetan marka bat hautsi zuten: tenperatura altuena. Abuztuko aurreneko beroaldiak eraginda, Elorrion 44,8 gradutara iritsi zen merkurioa. Azken hogei urteetan neurtu den tenperatura altuena da. Oiz mendian, 1.026 metroko garaieran ere bero egiten zuen: 33,2 gradu.

Abuztuaren 8a izan zen 10a baino beroagoa beste hainbat herritan. Deustuko eta Derioko estazioek egun hartan neurtu zituzten tenperatura altuenak: 36,4 eta 38,6. Bermeon, ostera, bigarren beroaldian sufritu zuten gehiago: abuztuaren 17an 34,1 gradutara iritsi ziren.