GETXO. Bihar jokatuko da Herri Kirolen 24. Nazioarteko Txapelketa. Aurten, Getxo aukeratu dute lehiarako plaza. Algortan izango dira norgehiagokak, arratsaldez. Udalak iragarri du orotara Euskal Herriko zazpi herrialde historikoetako 150 kirolarik parte hartuko dutela. Hamar herri kiroletako probak jokatuko dira: sokatira, harri jasotzea, aizkoljokoa, zaku lasterketak…