BASAURI. Basauriko Udalak aurreko legegintzaldian egin nahi zuen museorako erositako artelanak eraikin publikoetan jartzen hasi dira. Izan ere, gaur egungo udaleko buru EAJ taldeak atzera bota zuen museoaren proiektua, oso garestia zelako (11 milioi euro). Artelanengatik 200.000 euro ordaindu dituzte.