Derion jarri dute abian errezeta elektronikoa

DERIO. Derion errezeta elektronikoa jarri zuten martxan joan den astelehenean. Han hasi dira erabiltzen lehenengoz. Sistema horri esker, medikuek eta farmazialariek pertsona batek hartzen dituen tratamendu guztiak ikus ditzakete. Beraz, prozesu berria pazienteentzako onuragarria dela deritzote Osakidetzako arduradunek. Apurka-apurka Bizkaia osoan jarriko dute martxan.