BASAURI. Eroski taldeak 6,6 milioi euro ordaintzeko eskaera egin die Basauriko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari. Bilbondo gunea handitzeko debekua dela-eta egin dizkie eskaerok, euren ondareari “oso kalte handia” egin izanagatik. Epaitegiek atzera bota zuten udalak Bilbondo handitzeko emandako baimena. Eroskik ez du baztertu Europan helegitea jartzeko aukera.