Atzeraldia da bilakaera ekonomikoaren ezaugarria

BILBO. Bilboko Merkataritza Ganberak ekonomiari buruzko datuak jakinarazi ditu, eta, horien arabera, 2012ari dagokionez, atzeraldia izan da bilakaera ekonomikoaren ezaugarri nagusia. Egoera ekonomikoa “oso txarra” dela dio, eta ez duela hobera egingo bigarren seihilekoan. Uste du ezarritako murrizketek ez dituztela beteko espero izandako helburuak.