Iaz Donejakue bideko aterpetxeetan egindako gauak.

14.000 gau egin zituzten iaz erromesek Donejakue ibilbideko Bizkaiko aterpetxeetan. Kopuruak urteekin gora egin du. Izan ere, 2009an 8.000 ziren, eta 2010ean, 10.000. Uda garaian ibiltzen da jende gehien, batez ere, abuztuan. Iaz, hil horretan 5.500 lagun izan ziren; uztailean, 4.100; ekainean, 1.200; maiatzean, 900. Udako oporraldian Espainiako bisitari asko egon ohi direla azaldu dute elkartetik. Gainerako herrialdeei dagokienez, Frantziatik ere bisitari asko izan ohi dira (iaz 500 inguru). Alemania, Italia, Polonia, Austria, AEB, Kanada, Suitza, Israel, Korea… hainbat lekutatik etorri ohi dira erromesak.