Burdinaren ustiapenak asko zor dio artileari

Bilbotik Europa iparralderantz artilea zeramaten itsasontziek oso pisu gutxi zeukaten. Ondo nabigatzeko pisu gehiago behar zuten, beraz, burdina sartzen zuten. Helmugara iristean, artilea interesatzen zitzaien merkatariei. Hala ere, Bizkaiko burdina ezagutzera emateko ere aukera ezin hobea izan zen.