Saihesbidearen aldeko manifestazioa, gaur

ERMUA. Ermuako Udalak berriz ere saihesbidea eskatzeko manifestaziora deitu ditu herritarrak. 19:00etan hasiko dute martxa, eta N-634 errepidean eserita bukatuko dute. Hortik 30.000 auto igarotzen dira egunero, Ermuaren bihotz-bihotzetik. Bizkaiko Foru Aldundiak aurreikusitako errepide ardatzetako bat zen saihesbidea, baina krisiagatik gerorako utzi duten proiektuetako bat da.