La Navalek abuztuan ontzi bat itsasoratuko du

SESTAO. Abuztu hasieran itsasoratuko du Sestaoko La Naval ontziolak bere hurrengo ontzia. Bi urteotan esku artean ibili duten itsasontzi honek itsas hondoan harriak uzteko balio du eta horretarako hodi bat dauka. Batez beste, 500 behargini eman dio lana, nahiz eta tarteka 1.000 behargin ere ibili diren ontzia egiten. 2013an emango diote haren jabe izango denari Jan De Null armadoreari.