Igerilekuen ordutegia murriztearen aurka

ARRIGORRIAGA. Arrigorriagako bizilagunek sinadurak bildu dituzte udalak igerilekuen ordutegia murrizteko hartutako erabakiaren aurka. Neurria kanpoko igerilekuei dagokie. Orain arte, 10:00etatik 21:00etara zabalik zeuden instalazioak, 13:00etatik 19:30era irekiko dituzte. Asteburu eta jaiegunetan, 12:00etatik 18:30era daude zabalik. Bildu, PSE, EB eta PP herritarrekin bat datoz.