ARRISKUTSU OMEN ZENA, ARRISKUAN

Joan den barikuan sustoa hartu zuten Bilboko Errekalde auzoan: 1,3 metroko suge bat aurkitu zuten auto batean. Ezin izan zuten atera, eta udal gordailura eraman zuten. Halako animalietan aditua den batek eta suhiltzaileek lortu zuten ateratzea. Arriskutsua zirudiena, azkenean, arriskuan zegoen. Galtzear dagoen espezie batekoa da: Eskulapioren sugea (Elaphe longissima). Ugaztun txikiak jaten dituztela azaldu dute foru aldundiko albaitariek. Onik dago.