Urtarrilean ekingo diete anbulatorioa egiteko lanei

ZORNOTZA. Datorren urtean, urtarrilean, hasiko dituzte Zornotzako anbulatorio berria eraikitzeko lanak. Gaur bertan, aurreikusitakoaren arabera, udalak Kaitanako lurrak Osasun Sailaren esku uztea erabakiko du osoko bilkuran. Lanek bi urte iraungo dutela iragarri dute eta 4,8 milioi euroko inbertsioa egin dutela.