Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Neanderthalen bizimodua ezagutzeko erakusketa zabaldu dute

Neanderthalak, Iberiatik Siberiara erakusketa bisita daiteke Bizkaiko Arkeologia Museoan. Han izango da urriaren 14ra bitartean. Gizaki haien bilakaera historikoa eta bizimodua azaltzea du helburu erakusketak.

Burgosko Giza Eboluzioaren Museotik iritsi den arren, Euskal Herriko aztarnategietako objektuak ere jaso ditu. Besteak beste, Bizkaiko Arlanpe (Lemoa) edo Axlor (Dima) aztarnategietan berreskuratutako hondarrak daude ikusgai.

Sei ataletan banatu dute Arkeologia Museoan Neanderthalei buruzko erakusketa: Neanderthalen testuinguru filogenetikoa eta kokapen ebolutiboa, gizaki haien egunerokoa: elikadura eta sua, kultura materiala; Portaera sinbolikoa, Cro-Magnongo gizakiekin izan zuten harremana, eta, azkenik, desagertzeko prozesua.

Erakusketa osatzeko hitzaldi bat eta bisita gidatu bat antolatu ditu museoak. Irailaren 27an Aurora Martin Giza Eboluzioaren Museoko koordinatzaileak Atapuerca eta hango museoari buruzko hitzaldia egingo du. Irailaren 30ean, bestalde, Giza Eboluzioaren Museoa eta Atapuercako aztarnategia ezagutzeko bisita gidatua egingo du Rodrigo Alonso museoko dinamizatzaileak.