Mailegurik ez ematea zigortuko du udalak

PORTUGALETE. Babes ofizialeko etxebizitza bat egokitzen zaienei mailegurik ematen ez dieten banku edo aurrezki kutxak zigortzeko asmoa iragarri du Portugaleteko Udalak. Izan ere, Mikel Torres alkateak adierazi duenez, mailegua ukatzen duten entitateen bezero izateari utziko dio udalak, eta bertan duen dirua atera egingo du. Uztailaren 6an zozkatuko dituzte 36 etxebizitza.