URDULIZ. Urdulizko ospitaleari Alfredo Espinosa izena jarriko diote. Espinosa 1937ko uztailaren 26an hil zuen Francoren armadak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuko kontseilaria izan zen, eta txiroen sendagilea esaten zioten. Ospitalea 2013ko uda osterako zabaltzea aurreikusi du Osasun sailak. 170.000 herritarri emango die zerbitzu.