BILBO. 30 udalek kontratistekiko zorrak kitatzeko arazoak dituztela eta, foru aldundiak azaldu du litekeena dela maileguak handitzeko eskaera egitea. 30 milioi euro eskatu beharko lituzkete. Dozena bat udalek arazo handiak dituzte zerbitzuak bermatzeko eta hornitzaileei ordaintzeko. Askok aurrekontuak asko murriztu beharko dituzte, gainera.