Olaizola II eta Irujoren arteko buruz buruko finala, etzi

Etzi arratsaldean jokatuko dute Olaizola II-ak eta Irujok buruz buruko txapelketako finala. Pilotazaleek Miribillako Bizkaia frontoian dute jarria ordua. Goizuetarra Bengoetxea VI.ari 22-5 irabazita sartu zen finalean. Iberokoak lan gehiago eduki zuen Idoate lehiatik at uzteko. 22-18 gailendu zen. Buruz buruko final asko jokatu dituzte bi pilotariek. Olaizola II.ak bi txapel ditu. 2005ean, Irujori irabazi zion aurrenekoa. Bigarrena Barriolari 2007an. Irujok lau aldiz irabazi du buruz buruko txapelketa. 2004an, 2006an, 2009an eta 2010ean azkena. Hirugarren eta laugarren postuak finkatzeko partida joan den zapatuan izan zen. Bengoetxea VI.ak 22-9 irabazi zion Idoateri.