Iazko maiatzean baino %2,4 gutxiago zergetan

BILBO. Foru Ogasunak 2011ko maiatzean baino %2,4 gutxiago bildu du zerga bidez. Juan Mari Aburto foru gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, orain Espainiako ogasunari ordaindu beharreko kupoa negoziatzen ari dira. EAEk 300 milioi euro ordaindu beharko dituela dio Aburtok, eta horietatik 69,8 milioi Bizkaiko Foru Ogasunak ordaindu beharko dituela.