• Bilboko Udalak gizarte laguntzetara bideratu duena. Krisiaren ondorioei aurre egiteko, Bilboko Udalak aurrekontuetatik aparteko 300.000 euroko diru sorta onartu du. Erdia baino gehiago Caritasek eta Bizkaiko Elikagai Bakuak jasoko dute: 100.000 euro aurrenekoak, oinarrizko erosketetarako txekeak banatzeko, eta 80.000 bigarrenak, elikagaiak erosteko. 85.000 etxebizitza laguntzetarako izango dira.