Kultur eta kirol elkarteen topaketa egingo dute bihar Sondikan

Herriko kultur eta kirol elkarteen lehenengo jaialdia antolatu dute biharko, Sondikan. Herritar guztiek bizitza sozialean parte har dezaten bultzatzen duten elkarteen topaketa gisa aurkeztu dute zita, berau antolatzen duten Sondikako Kultura eta Kirol elkarteak eta bertako udalak.

Jaia, kirola, dantza, emakumeak, nagusiak, gazteak… Jarduera eta bizilagun guztiak elkartzea izango dute helburu bihar, denen artean Sondika herriaren garapen soziala bultzatzeko.

Egitarauan jaso dituzten jarduderez gain, egun osoan txosna bat zabalik egongo dela iragarri dute. Herri bazkarirako paella erraldoi bat egingo dute. Txartelak aurretiaz hartu behar dira.

EGITARAUA

11:30. Kalejira.

12:00. Jokoak, futbol-3 txapelketa, herri kirolen erakustaldia eta Sondika Motor erakusketa.

12:30. Herri krosa, ume eta gaztetxoentzat.

14:30. Herri bazkaria.

15:30-17:00. Puzgarriak.

16:30. Mus eta briska tailerrak eta txapelketak.

18:00. Euskal dantzak.

19:00. Erdizka Lauetan erromeria.