Ehunka lagunek bidegorria eskatu dute Gernika-Lumon

Ehunka lagun kalera atera ziren duela bi zapatu, Gernika-Lumorako bidegorri baten eskean. “Bizikleta eta hura seguru, eroso eta era funtzionalean erabiltzea bermatuko duen bidegorria” eskatu zuten, hain zuzen ere. Bidegorridxe Gernika-Lumon taldeko kideen ustez, herriak beharrizan hori dauka.