Jose Luis de la Rica baritonoa izan zen lehen presidentea

OLBEk izan zuen aurreneko presidentea Jose Luis de la Rica baritono bilbotarra izan zen. Bilboko Abesbatzako kide zen. 1912an, Mirentxu opera lanean parte hartu zuen, Raimundo izeneko pertsonaia antzeztuz. Parisen eta Bartzelonan ere aritu zen. Donostiako Orfeoiko bakarlari ere izan zen De la Rica.