Larrialdietarako edo epe ertain eta luzeko aterpeak

Bi motatako aterpe edo etxerik bakoentzako egoitzak daude, BesteBi plataformak jakinarazi duenez. Batetik, larrialdietako aterpeak daude. Normalean, gaua pasatzeko egoitzak izaten dira horiek. Jendea kalean bizi da, eta aterpe horietara lotara doa. Bilboko Elejabarriko aterpea kenduta, gainerako era horretako egoitzetan gela handiak dituzte, ohaxkekin. Oinarrizko egoitza gisa definitu ditu Joseba Gaya BesteBiko kideak. Epe ertain edo luzera begirako egoitzetan, bestalde, hezitzaileen laguntza ere jasotzen dute etxerik ez duten lagunek, beren gizarteratze prozesuak bideratzeko. Egoitza horiek nolabaiteko egonkortasuna ematen diete epe ertain edota luzerako.