Aterpeetako baldintzak duintzeko eskatu dute

Duintasuna eta intimitatea bermatzen duten aterpeak eskatu ditu BesteBik: pertsona batentzako edo birentzako logelak dituzten egoitzak, hain zuzen. Era horretako aterpeek erabiltzaileei segurtasun handiagoa ematen dietela diote. Askok jende ugari dagoen logeletan ez dute beren burua ondo ikusten.