Abian da kalean inor ez egoteko Europako kanpaina

Gaua kalean igaro beharko duen pertsonarik ez egoteko, kanpaina bat abian dago Europan, eta bertan sartuta dago BesteBi plataforma. 2015era arte egongo da martxan. Londresen ahalegin bat egin zuten, eta helburua bete zuten: jenderik kalean bizitzen ez izatea. “Kanpaina horren bitartez ez dugu bazterketa bukatuko. Izan ere, bazterketaren atzetik beste arazo larri batzuk daude. Hala ere, egoera larriena, gutxienez, saihestu daiteke, hau da, jendeak kalean lo egin behar izatea”, azaldu du Joseba Gayak. Hortik abiatuta, etxerik barik bizi den jendeari aukerak emateko beste politika eta dinamika batzuk martxan jartzen dira. Krisi garaiak izan arren bidera daitekeen kanpaina dela deritzo.