Bozeramaile izateari utzi diote Gaintzak eta Erraztik

BILBO. Zuriñe Gaintzak eta Idoye Erraztik Bilduko batzarkideek bozeramaile karguak utzi dituzte. Lehenengoa Bilduko bozeramailea zen Batzar Nagusietan; bigarrena, bozeramaileen hirugarren ordezkoa. Joan den ostiralean jakinarazi zuen koalizioak erabakia. Oraingoz ez da argitu nortzuk izango diren ordezkoak.