Euskal folkloreko jantziak eta musika tresnak ikusgai

Euskal folkloreko jantziak eta musika tresnak ikusteko modua dago Sestaoko udal erakusketa aretoan. Hantxe izango dira datorren asteartera arte. Astegunetan, hain justu, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara bisita daiteke. Bihar, bestalde, 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.