Nola birziklatu erakutsiko du bikote batek Bilbon

Bego eta Jon izeneko bi pertsonaia Bilboko Areatzan jarri duten kristalezko etxean biziko dira atzo hasi eta hamar egunez. Haien egitekoa da handik igarotzen direnei etxean nola birziklatu erakustea. Horretarako, eguneroko bizimoduan nola jokatzen duten antzeztuko dute. Aukera dago haiekin hitz egiteko.