GERRAKO AMAK GOGOAN

Amaren egunez urtero Amatxu saria banatzen du Mungiako Udalak. Aurten dagoeneko hilda dauden 23 andre gogorarazi dituzte. 1937an, herriko 64 neska-mutili lagundu zieten Mungia utzi eta Frantzia zein Belgikara erbesteratzen. Ume horietako batzuek parte hartu zuten domekako omenaldian —irudian—. Herrian geratutako andreei ere gorazarre egin nahi izan zaie, “euren esku geratu zelako familia mantendu eta irakasle zein zaintzaile lanak egitea”.