Ezezkoa Gernika-Markina lurralde plana zatitzeari

BILBO. Bilduk Gernika-Markinako lurralde plan partziala bertan behera utzi eta Busturialdeak eta Lea-Artibaik bakoitzak bere plana izatea eskatu zuen herenegun Bizkaiko Batzar Nagusietan. EAJk, PPk eta PSE-EEk ezezko botoa eman zioten proposamenari, eta orain arteko planari eutsiko diote.