LOIU. Ryanairrek hegaldiak eskainiko ditu Loiuko aireportutik Sevillara (Andaluzia, Espainia) eta Kanaria Handira (Kanariak, Espainia). Ekainaren 22tik aurrera, astean birritan egongo dira hegaldiak Kanarietara, eta lautan Sevillara. Madrilerako, Bartzelonarako (Herrialde Katalanak) eta Alemaniarako hegaldiak ere jarriko ditu.