Debekatuta dago izokinak arrantzatzea

Zabaldu berri den denboraldian, debekatuta dago izokinak arrantzatzea. Zenbait errekatan —Sopuertan, besteak beste— izokina leheneratzeko lanetan ari direla azaldu du Herminio Perez Garridok. “Kumeak botatzen ari dira uretara, espezie hori lehengoratu guran”, esan du.