Areatzako Udalak hiru auto jarriko ditu maileguan

AREATZA. Areatzako Udalak hiru auto jarriko ditu maileguan, bizilagunek erabil ditzaten. Interesa duenak izena eman behar du, eta urtean 20 euro ordaindu. Kilometro bakoitzeko 0,22 euro ordaindu beharko da, eta orduko 1,5 euro. Urtean 1.500 kilometro baino gutxiago egiten dituztenek dirua aurreztuko dute maileguekin.