Vista Alegreko planaren aurkako protestak

MENDEXA. Vista Alegren egin nahi duten proiektuaren aurka dauden Mendexako bizilagunek hainbat protesta egin dituzte Aste Santuan. Proiektu horren arabera, 28 etxebizitza eta Karraspioko hondartzarako aparkalekuak egingo dituzte han. Garraio publikoa ardatz nagusi izango duen plan global bat aldarrikatu dute.