LEGATZAREN OMENEZ

Legatzak Ondarroan duen garrantzia aintzatesteko, Legatz Eguna antolatu dute biharko, lehenengoz, Ondarroako Arrain Azokak eta APAO alturako kofradiak. Tabernetan eta kaleetan legatza oinarri duten 5.000 mokadu jarriko dituzte salgai. Goizean, Bide Onera zineman legatzari buruzko dokumental bat emango dute. Jatetxeetan ere arrain hori izango da protagonista. Mikel Urdangarinen kontzertuak emango dio amaiera egunari, 19:00etan.