LAPURRETA GAZTEEN ETXEAN

Getxoko Itzubaltzeta gaztetxean lapurreta egin dutela salatu du bertako Gazte Asanbladak. Martxoaren 29ko gauean gertatu zen. Bi hilean gertatu den bigarren lapurreta dela ekarri dute gogora; bietan dirua ostu dutela azaldu dute. Aurrekoan, ordenagailu eramangarri bat ere hartu zuten. Joan den ostegunean lapurrak gaztetxearen atzeko aldetik sartu ziren, argazkian ikus daitekeen eran, leihoa apurtuta. Lapurretek erantzuna izango dutela iragarri dute.