Gorbeialdek onartu egin du Arratia-Nerbioi ekonomikoki garatzeko plana

Landa garapenerako Gorbeialde elkarteak onartu berri du Arratia-Nerbioi eskualdearen garapen ekonomikoa sustatzeko plana. Lehen sektorea indartzea helburu duten hamazortzi neurri biltzen ditu 2012an abiaraziko den egitasmo horrek.

Gorbeialdeko kudeatzaile Peli Manterolak nabarmendu duenez, planaren helburu nagusia “Arratia-Nerbioi eskualdeko ekonomiaren errentagarritasuna eta lehiakortasuna sustatzea da”. Elkarteak aurten egingo dituen lanak azpimarratu ditu Manterolak: landa garapenerako diru laguntzak bideratu, baserritarren azokak bultzatu, larreak hobetu eta basoko biomasa sustatuko dute, besteak beste.