Asteazkenetik, Bilbobusen erabiltzaileek geralekuan balioztatu behar dute txartela, tranbia ere pasatzen den Autonomia kaleko zatian. Neurri horren bitartez, Bilboko Udalak espero du ilarak eta itxaronaldiak “murriztea”, tranbia ere Autonomiatik ibiltzen hasten denean.
Apiril osoan zenbait ikuskatzaile egongo dira geralekuetan, erabiltzaileei laguntzeko ordainketa modu berrira egokitzen. Izan ere, balioztatze sistema berria Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelekin baino ez da erabili behar. Bilbotrans eta txartel arrunta erabiltzen dutenek, berriz, autobusaren barruan ordaintzen jarraituko dute.