Biosfera Erreserben Espainiako Sareak 2009. urtetik 2013. urtera bitarteko Montsenyko Parke Naturalean (Katalunia) zehaztu zuen jarduera plangintzaren barruan dago Montseny Plana. 2009tik, Biosfera Erreserben Espainiako Sarea hamabost autonomia erkidegotako 40 espazio naturalek osatzen dute, eta erakundearen kudeaketa Espainiako Gobernuko Parke Nazionalen Erakunde Autonomoari dagokio.
Montseny Planak biltzen dituen printzipioak Nazioarteko Biosfera Erreserben Sareak (Unesco) zehaztutako jarduera planean oinarritzen dira. Batik bat, lau helburu bereizten dituzte: Sevillako Akordioan (1995) zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten erreserben zonifikazioaren eta egituren egokitzea; nazioartean zein estatuan biosfera erreserbak ezagutarazteko komunikazio kanpaina integral baten garapena; Espainiako biosfera erreserben eta sektore zientifikoaren arteko lankidetza ildoen ezarpena; eta biosfera erreserben ekonomiaren kalitatezko garapena eta sustapena bultzatzea. Urdaibairako proiektuaren bidez, Montseny Planak finkatzen dituen helburu horiek betetzea dauka helburu Eusko Jaurlaritzak.