Mendebaldeko euskalkiari bizkaiera deitzen zaio, Bizkaiko berezko euskara delako. Hala ere, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio herrietan ere erabiltzen da. Bi azpieuskalki ditu: sortaldekoa eta sartaldekoa. Tarteko hizkera dute Busturialdean eta Otxandion.