Familiekin egon ezin dutenentzat, kanpamentuak

Errusiako Gobernuaren menpeko umezurtz etxeetako gazteek, 18 urte bete ostean harrera familietara joaterik ez dute izaten, eta nahikoa harrera familia ez da lortu, gainera; horregatik kanpamentuak antolatzea aztertzen ari dira. Bikarte eta Txernobyleko Umeak elkarteak ari dira egiteko horretan, nor bere aldetik.