ASPALDIKO ZORRA KITATZEKO ASMOZ

“Haren obraren eta izenaren aitortza egin gabe zegoen, eta honi esker zor bat kitatu dugula esango nuke”. Hitz horiekin aurkeztu du Javier Viar Bilboko Arte Eder museoaren zuzendariak Anselmo Guinearen (Bilbo, 1855-1906) lanekin osatutako erakusketa monografikoa. “Lengoaia berriekin” esperimentatu zuela eta haren garaiko aldaketa estetikoen “gidarietako bat” dela ere esan du. Guinearen 85 margolan modernista maiatzaren 20a bitarte egongo dira ikusgai.