Euskara Bizia batzordea sortu du Foru Aldundiak

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Euskara Bizia izeneko batzordea sortu du, herrialdean euskararen egoera eta beharrizanak aztertu eta proiektuak proposatzeko. Kultura diputatua izango da burua, eta euskara arloko hainbat eragilek osatuko dute.