Malluki industrialdeko hitzarmena betetzeko eskaera egin dute

Errigoiti-Arrieta Garbi plataformak Arrietako Udalari eskatu dio Malluki industrialdeari dagokionez sinatutako hitzarmena bere horretan betetzera derrigortzeko Errigoitiko Udala. Hitzarmen horretan industrialdean baimendutako jarduerak finkatu zituzten bi udalek.

Ondoko erabilerak jasotzen ditu: eraikuntza lanetako tailerrak, biltegiak, jarduera ekonomikoen parkearen zerbitzurako hornidurak, bulegoak, merkataritza sektorea (hipermerkatuak, merkataritza zentroak eta antzekoak baztertuta), garajeak eta komunikazio eta garraiorako zerbitzu estazioak. Beraz, biomasa zentrala baimendutako erabilera ez dela iritzita egin zuten eskaera abenduan.