Bi mende dituen baserri bat okupatu dute Uriosten

ORTUELLA. Bost gaztek baserri bat okupatu zuten joan den zapatuan, Ortuellan, Urioste auzoan. Jabeek salaketa jarri dute; haserre daude, eta azaldu dute etxeak bi mendeko lotura duela familiagaz. Baserria okupatu duten gazteek 82 urteko familia burua barrura sartu eta han egiten ari zirena ikustera gonbidatu zuten.