Errekalde zumarkalean El Corte Inglesek zabaldu zuen Opencor (urte osoan zabalik dago 08:00etatik 02:00etara) urtebete egiteko dagoela, Isidoro Alvarez presidente duen konpainia Bilbon era horretako beste saltoki bat zabaltzeko lokal bila ari da. Sindikatuek salmenta eredu hori kritikatzen dute.