Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Margolanek bizitzak salbatzeko balio dezaketelakoan, salmenta

Arteak eta elkartasunak bat egin dute Bilbon abiatu duten egitasmo batean; Raquel Rochas bilbotarraren olio pinturak eta grabatuak hiriko Barrainkuako udaltegian daude jarrita.

Erakusketa horrek berezitasun bat dauka; hain zuzen, margolan horiek salgai egongo dira, eta salmenta horietatik ateratzen den dirua Somaliara bidaliko dute. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak bultzatutako Koadro bat bizitza baten truke elkartasunezko proiektuaren barruan dago egitasmoa.

Erakusketa zabalik dago dagoeneko; hala ere, datorren astelehenean egingo dute elkartasun proiektuaren aurkezpena, 20:00etan. Ekitaldi horretan, artista horren artelan bat zozkatuko dute.

Margolanen bat erosi gura duenak izango du erraztasunik ere: jakinarazi dutenez, berez izan beharko luketen prezioa baino merkeago salduko dituzte. Erakusketa hilaren 20ra arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez.

ERAKUSKETA

Urtarrilaren 20ra arte. Erakusketa urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik, Barrainkuako udaltegian, goizez eta arratsaldez.

Inaugurazioa, 9an. Elkartasun proiektuaren inaugurazioa hilaren 9an egingo dute, 20:00etan.